Ikastolako eta Herri Eskolako LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako Gu ere bertsotan egitasmoan. Ikasleek astean ordubete eskaintzen diete bertsoen bidez ahozkotasuna lantzeari, eta lau arlo landu dituzte nagusiki ikasturtean zehar: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak.
Ikasturte honetakoa 20. edizioa izan da. Eneko Beretxinaga soraluzearrak zuzendu ditu aurtengo ikasturteko saioak.