'Patata minak' antzezlanaren emanaldia, Tertuliak programaren ikasturtea amaitzeko

Barren 2025ko eka. 11a, 15:13

Tertuliak programaren ikasturtea amaitzeko Patata minak antzezlana ekarriko dute Elgoibarrera, ekainaren 19an. Doan izango da eta Tertuliak programan parte hartzen ez dutenek ere ateak zabalik izango dituzte. 

Aitor Vinagret eta Ane Gebara aktoreak Markelin eta Lexuri dira 'Patata minak' obran, herriz herri dabiltzan patata saltzaile arabarrak. Ez da lan erraza, baina ez dute amore ematen, eta edozer egiteko prest daude beraien postu txikia aurrera ateratzeko. "Oraingoan Elgoibarrera etorriko dira, eta Arabako patata fresko eta goxoak ekarriko dituzte furgonetan. Patatak eta ilusioa”, azaldu dute antolatzaileek.

Kultur Etxeko sotoan izango da emanaldia, ekainaren 19an, 19:00etan.

Elgoibarko Izarrak, Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak antolatzen dute Tertuliak.