Marc Gabilondo gimnasta elgoibartarrak urrezko domina irabazi du Euskadiko txapelketan

Barren 2025ko eka. 10a, 17:15

Amateur mailako Euskadiko Gimnasia Erritmikoko Txapelketa jokatu zuten Durangoko Landako kiroldegian maiatzaren 31n.

Marc Gabilondo (Elgoibar, 2010) kadete B kategorian lehiatu zen, banakako eta taldekako lehietan. Eibarko Ipurua taldearekin aritu zen taldekakoan eta urrezko domina irabazi zuten taldea osatu zuten lau kideek. 33 talde lehiatu ziren kadeteetan, eta Ipurua taldeak 20.350 puntu batuta lortu zuten garaipena. Tolosa taldea sailkatu zen bigarren postuan (20,150) eta Stormy Berde taldea hirugarren postuan (19,450).

Bakarkako lehian, Gabilondok uztaiarekin egin zuen ariketa, eta zazpigarren postuan sailkatu zen, 18,200 punturekin. Stormy taldeko Nahia Cruz gailendu zen, 21,050 punturekin, Ipurua taldeko June Etxaniz izan zen txapeldunorde (19,100) eta Irunesa taldeko Luzia Belzuncerentzat izan zen hirugarren postua. 

Gabilondo duela sei urte hasi zen Gimnasia erritmikoan.

Marc Gabilondo Euskadiko txapelketan urrrea irabazi zuten Ipuruako taldekideeken.