Kalegoen plazan elkartu eta talde argazkia atera ostean, Sigmako aparkalekurantz abiatu ziren C.D. Elgoibarko lagunak. 550 bat lagunek hartu zuten parte bazkarian. Giro aparta egon zela azaldu dute klubetik, baina guraso gehiago joan izana faltan bota zuten arduradunek. "Klubaren festa da hau, ez umeena bakarrik", azaldu du Txus Alzaga presidenteak.
Bazkalostean, talde bakoitzeko jokalari konprometituenak eta taldekide onenak saritu zituzten:
- Haundi gizonezkoak: Jacint Arrizabalaga (jokalari konprometituena) eta Jon Guillo (taldekide onena)
- Haundi emakumezkoak: Nerea Solozabal eta Ines De Miguel.
- Senior mailako gizonezkoak: Alex Azpiliketa eta Ioritz Irizar
- Ohorezko jubenilak: Markel Larrañaga eta Joseba Zabala.
- Lehen Mailako jubenilak: Markel Gonzalez eta Unai Davila.
- Ohorezko kadeteak, mutilak: Josu Alvarez eta Eneko Goikoetxea
- Ohorezko kadeteak, neskak: Ilune Rico eta Malen Hernandez.
- Kadeteak B: Julen Jausoro eta Mikel Ugarte.
- Kadeteak C: Asier Mejuto eta Beñat Agirre.
- Infantil Handi: Unai Aizpurua eta Julen Rodriguez.
- Infantilak: Aimar Vigara eta Oier Esnaola.
- Infantil Txiki: Unax Arzamendi eta Sebastian.
- Infantil F11: Irati Arzamendi eta Leire Etxaniz.
- Infantil F8: Sara Gallastegi eta Lore Basurto.