Urteko batzar orokorra egingo du C.D. Elgoibarrek gaur

Barren 2025eko ekainaren 19a

Club Deportivo Elgoibar kirol elkarteak urteko batzar nagusira deitu ditu bazkideak gaurko (ekainak 19)

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako auditoriumean izango da batzarra, 18:30ean lehen deialdia eta 19:00etan bigarrena.

Besteak beste, urteko balantze ekonomikoa eta kirol balantzea aurkeztuko ditu Txus Alzaga presidenteak gidatzen duen zuzendaritzak, eta 2025-2026 denboraldirako dituzten asmo nagusiak ere aurkeztuko dituzte. Bazkideek galderak eta iradokizunak egiteko aukera ere izango dute.