Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako auditoriumean izango da batzarra, 18:30ean lehen deialdia eta 19:00etan bigarrena.
Besteak beste, urteko balantze ekonomikoa eta kirol balantzea aurkeztuko ditu Txus Alzaga presidenteak gidatzen duen zuzendaritzak, eta 2025-2026 denboraldirako dituzten asmo nagusiak ere aurkeztuko dituzte. Bazkideek galderak eta iradokizunak egiteko aukera ere izango dute.