IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskola EHUra atxikituta dagoenez, aurten estreinako aldiz EHUren Unibertsitatean sartzeko probak (selektibitatea) IMHn ere egiten ari dira, Asmaola Eraikinean, hain justu ere. Martitzenean, eguaztenean eta eguenean egingo dituzte azterketak, honako ikasgai hauetakoak.
Oñati, Mutriku eta Eibarko ikasleak dira IMHn azterketak egiten dihardutenak, eta beraietako batzuen iritziak ere jaso ditugu (ikus bideoan).
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, ikasle gehien-gehienak Batxilergoa egin ostean aurkeztuko dira: 12.277; beste 853k Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat eginda daukate, eta 509 nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkeztuko dira.
Bada berrikuntzarik aurten, proba LOMLOE Espainiako hezkuntza legera egokitu baitute. Azterketek "diseinu konpetentziala" dute, eta, ariketak egiteko, ikasleek "sormena, pentsamendu kritikoa eta hausnarketarako gaitasuna beharko dituzte, baita heldutasuna ere".