Mintxeta taldeko zazpi kidek emakumezkoen 100 metrokoan hartu zuten parte, eta Ane Agirregomezkortak eskuratu zuen hirugarren postua nabarmendu behar da. Finalerdietako bere seriean azkarrena izan zen Agirregomezkorta, 12 segundo eta 38 ehunekoko denborarekin, eta finalerako sailkatu zen. Ordura arteko bere marka pertsonala ondu zuen denbora horrekin. Finalean Elene Arrazola eibartarra izan zen azkarrena 12.11ko denborarekin, Ainhoa Renpan Agirrek egin zuen bigarren eta hirugarren postuan sailkatu zen Ane Agirregomezkorta, 12.37ko denborarekin. (Ikus bideoan 100 metroko finala)
Mintxetakoen emaitzak 100 metrokoan
Emakumezkoen 100 metrokoan 94 belozista lehiatu ziren guztira, 14 serietan banatuta. Horietan Mintxetako zazpi kide aritu ziren.
- Duna Santos Otegik eta Naroa Osoro Aizpuruk serie berean egin zuten korrika, eta bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu ziren arren, ez ziren finalerako sailkatu (serie guztietako denborarik onenak sailkatu ziren finalerako). Bere marka pertsonala ondu zuen Santosek, 13.72ko denborarekin eta 13.75 izan zen Osorok eginiko marka.
- Yuma Otalvaro Castrok zazpigarren finalerdia korritu zuen, eta bigarren postua eskuratu zuen 12.96ko marka eginda (bere marka pertsonala). Halere, ez zen finalerako sailkatu.
- Leire Santamaria Cid lehen seriean lehiatu zen, azkarrena izan zen lasterketan, eta 8. postuan sailkatu zen (14.70). Serie hori Atletico san Sebastian taldeko Aitana Rodrigo galdakaoztarrak irabazi zuen, jardunaldiko markarik onena eginda, 11.68. Halere, bizkaitarra denez, bere denbora ez zen Gipuzkoako txapelketarako kontuan hartu.
- Lide Sudupe Ostolaza 6. seriean lehiatu zen eta 5. postua (13.54) eskuratu zuen.
- Azkenik, Nerea Arriaga Fernandez 9. seriean lehiatu eta 8. postuan sailkatu zen 14.57ko denbora eginda.
Elizburu 300 eta 600 metrokoetan
Andde Elizburu 300 eta 600 metroko lasterketetan lehiatu zen, Gipuzkoako txapelketako lehiaketaz kanpo. 600 metroko lasterketan txapeldunorde geratu zen finalean, 01:34.95eko denborarekin. Murtessa Munduate izan zen irabazlea (01:31.92). 300 metroko finalean hirugarren postuan sailkatu zen Elizburu (41.48). Haitz Lasa gailendu zen (38.12)
Duna Santosek eta Nerea Arriagak 200 metrokoan ere hartu zuten parte (beheko irudietan). Santos bosgarren postuan sailkatu zen bere seriean, 28.22ko denbora eginda. Nerea Arriagak zazpigarren egin zuen bere seriean (30.40). Ainhoa Renpan Agirre izan zen azkarrena 200 metroko finalera sailkatutako zortzi atleten artean, 25.23ko denborarekin
Argazkiak: Alberto Benito Argazkiak