Alzheimerrari buruzko hitzaldia antolatu dute martitzenerako

Barren 2025ko eka. 2a, 15:24

Elgoibarko Duintasuna elkarteak Alzheimerraren trabesia: diagnostikotik zainketaraino izenburua duen hitzaldia antolatu du hilaren 3rako, martitzena.

Jose Felix Marti Masso (Constanti, Tarragona, 1947) Neurologiako mediku espezialistak emango du saioa. Neurologian katedraduna da, eta besteak beste, Zientzia eta teknologia modalitateko Ikerkuntzako Euskadi Saria jaso zuen 2014an, eta 2017tik 2022ra, Aubixa fundazioko presidentea ere izan zen.

Kultur Etxeko hitzaldi gean izango da hitzaldia, ekainaren 3an, 18:30ean.

Jose Felix Marti Masso Neurologiako mediku espezialista.