Lau ibilgailuren arteko trafiko istripua gertatu da Azkaraten, eta errepidea erabat itxita egon da

Barren 2025ko eka. 2a, 16:21

Azkarateko errepidean izan den istripua. Arg: Maxixatzen

Azkarateko errepidean (GI-2634) gertatu da istripua, Azkoitian, 14:25ean. 

Hiru auto eta kamioi baten artean izan da istripua GI-2634 errepideko 34. kilometroan, Elgoibarko noranzkoan. Gutxienez hiru pertsona zauritu dira, eta horietako bat ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da; Mendaroko ospitalera eraman dituzte zauritutakoak. 

Bi norazkoetan itxi behar izan dute errepidea, eta 16:45ean zabaldu dute.