Silvia Hernandez koroko irakasleak gidatu zuen ikasturte amaierako kontzertua. Mailaka eta taldeak nahasian hainbat kantu abestu zituzten ikasleek hizkuntza desberdinetan, munduari bira emanez. Amaieran, ikasle guztiek batera We are the world kantua abestu zuten.
Emanaldi hau prestatzeko Barriara joan ziren martxoan asteburu-pasa, eta hango egonaldiko irudiekin osatutako bideoa ere erakutsi zuten atzoko emanaldian.