Nazio Batuen Batzar Nagusiak “gure mundua eraldatzea: Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda” dokumentua onartu zuen 2025eko irailean. Agenda horrek 17 helburu eta 169 helmuga zehazten ditu, eta gizateriarentzat garrantzi kritikoa duten lau eremu ditu: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna eta Bakea. Nazio Batuen sistemako herrialde guztiek konpromiso-programa berdina eta asmo handikoa onartzen eta partekatzen dute. Garrantzi handiko akordioa da, teorian behintzat, munduko herrialde guztietako politika publikoak modu positiboan lerrokatzen eta aurrez ezartzen dituena.
Aipaturiko helburuetan hamabigarrena da kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea, eta horixe da ikasturtean zehar ikasleek landu dutena. Gaur Elgoibarko Udaleko Udal Gobernuko ordezkariei azaldu dizkiete gaiaren inguruan landu dituzten proposamenak. Jakitera eman dutenez, ingurumenarekiko errespetua, baliabideen erabilera arduratsua eta herriko jasangarritasuna hobetzeko ideiak eraman dituzte pleno txikira. "Umeek euren ikuspegitik adierazi dute zein hobekuntza egin daitezkeen Elgoibarren eta zein neurri hartu daitezkeen bizimodu iraunkorrago baterantz joateko", adierazi dute Udaletik, prentsa ohar bidez. Gobernu taldeak jasotako proposamenak baloratuko dituela gaineratu dute eta, ahal duten neurrian, kontuan hartuko dituztela "Elgoibar hobeago bat" eraikitzeko.