Zozketan parte hartzeko hainbat baldintza bete behar dira: Elgoibarren erroldatuta egotea, 16 eta 29 urte izatea eta azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzea urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean. Zozketan parte hartzeko, emaila idatzi behar da euskara@elgoibar.eus helbidera, ondorengo dokumentuekin:
- Ikastaroaren eta/edo azterketaren matrikula ordaindu izanaren bankuko agiria
- Azterketa teorikoa euskaraz gainditu izanaren agiria.
Gidabaimena prestatzeko momentuan gaztelara jotzen dute askok, euskaraz ulergaitza izango den beldur. Gidabaimenak euskaraz egitasmoari esker, materiala eguneratu dute eta euskarazko gidaliburuak eta testak prestatu dituzte.
Gaur egun, ziklomotorreko eta kotxeko gidabaimena euskaraz eskuratzeko aukera dago Euskadiko 160 autoeskolatan eta atoi, kamioi eta autobus gidabaimenak eskatzeko materiala ere prest dute.