Azoka solidarioa antolatu du Katueder elkarteak zapaturako

Barren 2025ko mai. 28a, 13:37

Katu Eder elkarteko kide bat 'Kutxo' izeneko katua askatzen.

Kaleko katuak esterilizatu eta babesten dituen elkartea da Katueder, eta zapaturako azoka solidarioa antolatu du. 

King-Kong-en egingo dute, 10:00etatik 15:00etara, eta biltzen duten dirua katuen beharrak asetzeko erabiliko dute. Besteak beste, albaitaritza gastuak eta jatekoaren gastuak estaltzea dute helburu. Denetariko artikuluak jarriko dituzte salgai, eta nahi duenak aukera izango du ekarpen ekonomikoak egiteko edota katuentzako janaria emateko ere.