Iaz egin zuten moduan, aurten ere Umeen eta Nerabeen Egunetako kamisetak sortzeko irudi lehiaketa antolatu du Atxutxiamaikak. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
- Elgoibarren eskolaratutako LHko haurrek eta DBHko nerabeek aurkeztu dezakete irudia. Haurren kasuan, Umeen Eguna irudikatzen duen lana izan behar du. Eta nerabeen
kasuan, gauza bera, irudiek Nerabeen Eguna irudikatu behar dute. - Irudiak “trazua” bakarrik izan dezake; betegarririk gabe.
- Irudia helbide honetara bidali edo eraman beharko da: aisia@elgoibarkoizarra.eus/
Aita Agirre Kulturgunea 3, 3 ezkerra. - Irudiarekin batera, sobre txiki batean, izen-abizenak eta harremanetarako telefono
zenbakia idatzita ekarri beharko da. Ezin da lanean bertan ezer idatzi, ez izenik, ez kontakturako helbiderik, ez telefono zenbakirik...
Umeen eta Nerabeen Egunetan, bestalde, bazkariak ere egingo dituzte. Antolatzaileek laster bidaliko dute izena emateko informazioa.