Besteak beste bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da oholtzan. Euskaraz izango da saioa, 19:00etan.
Sarrerak herrikoantzokia.eus wegbunean eskuratu daitezke, -ez dira asko geratzen- edota emanaldia hasi aurretik txarteldegian bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera.
Hirugarren bakarkako lana du honakoa, eta bakarrizketa iragartzeko kartelean Zuhaitz bera ageri da eta atzean bere sorlekuko, Aiastiako, argazki bat ageri da, zeinean Zuhaitzen aita eta aitxitxa ikus daitezkeen Aiastiako plazan. Bere nortasunaren hainbat ezaugarri erakusten dituzten irudiak ere ageri dira kartelean.