Burdin arkitektura argazki lehiaketa antolatu du Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Elkarteak

Barren 2025ko mai. 27a, 10:30

Ricardo Mediavilla artisaua lanean ageri den argazki honekin lehen saria irabazi zuen Pablo Perez Herrerok 2023an.

Pirinioetako Burdinaren Sareak argazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute Elgoibarko Makina Erremintaren Museotik.

“Burdin arkitektura / Burdina arkitekturan” argazki lehiaketa Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Elkarteak (RDHP) antolatutu du, eta izen bereko Europako Ibilbideko ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzea du helburu.

Argazki guztiak Pirinioetako Burdinaren Bideko baliabideetako batean egin behar dira. Aipaturiko baliabide horien artean daude Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa, Eibarko Armagintzaren Museoa, Legazpiko Mirandaola burdinola, Bizkaia Zubia edo Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa. Kontsultatu hemen: baliabideen zerrenda osoa

Epaimahai tekniko batek aukeratuko ditu irabazleak, eta ekainaren 21ean emango dute haien berri. Irudiaren originaltasuna, konposizioa, berezitasuna eta kalitatea, erabilitako teknikaren zailtasuna, eta Pirinioetako Burdinaren Bideko ondarearen balioak gogora ekartzeko gaitasuna izango dira argazkiak baloratzeko kontuan hartuko dituzten irizpideak. (lehiaketan parte hartzeko oinarriak)

Hiru sari izango dira. Lehenengo saria: Hoteleko bi gau, eta museo eta instalazio kulturaletarako sarrerak, hiru lagunentzat. Bigarren saria: 400 euroko balioa duen argazki-materiala eta hirugarren saria: 300 euroko balioa duen argazki-materiala.

2023an egin zuten argazki lehiaketa honen lehen edizioa, eta honako hiru argazki hauek saritu zituzten