Unai Zabalo podiumaren atarian geratu da Espainiako txapelketan

Barren 2025ko mai. 26a, 18:01

Espainiako Txirrindularitza Paralinpikoko Txapelketa jokatu dute, asteburuan, Galizian eta Euskadiko selekzioa ordezkatu zuen Unai Zabalo Murillok, lineako zein erlojuaren aurkako probetan.

Lugoko Friol herrian jokatu dituzte txirrindularitza paralinpikoko Espainiako txapelketak. Erlojuaren kontrako probak egin zituzten zapatuan 9 kilometroko ibilbidean, eta Unai Zabalo seigarren postuan sailkatu zen, MC4 kategorian. Damian Ramos gailendu zen kategoria horretan, Parisko Joko Paralinpikoetan brontzezko domina irabazi zuen txirrindulari galiziarra.

Domekan, berriz, lineako proban lehiatu ziren txirrindulariak eta Zabalok gertu izan zuen podiumera igotzeko aukera. Laugarren postuan sailkatu zen, hirugarrengoarengandik 30 segundora. Erlojuaren aurkakoan moduan, Damian Ramos gailendu zen MC4 kategoriakoen artean. 
Zabalo Euskadiko selekzioaren izan da Galizian, beste sei txirrindularirekin batera: Markel Alonso, Ander Albizu, Imanol Arriortua, Oskar Garro, David Mouriz eta Eñaut Pagola.