Flysch Beltza eta Altzolako Urak ezagutzeko irteerak

Barren 2025ko mai. 26a, 10:16

Elgoibarko Jubilatuen Biltokikoek beste bi irteera antolatu dituzte maiatzerako. 

Hilaren 28rako Flysch Beltza ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute Inma Muguerza hidrogeologoarekin. 09:15ean elkartuko dira Elgoibarko tren geltokian Debara joateko, eta han bost bat kilometroko ibilbidea egingo dute, bidean geldialdiak eginez, azalpenak entzuteko. Ibilaldian parte hartzea doan izango da, eta bidean nahi beste galdera egin ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Hiru bat orduko ibilaldia izango dela aurreratu dute.

Altzolara irteera

Maiatzaren 30erako, berriz, Altzolako Urak lantegia bisitatzeko irteera antolatu dute. 10:00etan hartuko dute autobusa (Guass zegoen lekuko aparkalekuan) eta 13:53eko edo 14:13ko autobusean itzuliko dira. Altzolako jubilatuen lokalean mokadua egingo dute.