Berrikuntzekin dator Jolasaren Astea Elgoibarren

Barren 2025eko maiatzaren 21a

Beste izen bat izango du aurten Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak ekainaren 4tik 13rako elkarlanean antolatu duten Jolasaren Asteak: Jolasian, baina bestelako berrikuntzak ere badakartza, besteak beste eraikuntza lehiaketa ere sortu dutelako.

Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 19tik 26ra izango da, eta eraikuntzak ekainaren 4an aurkeztu beharko dira Aita Agirreko Kulturgunean, 16:30etik 18:00etara.

Izen-emateko galdetegia Elgoibarko Izarraren zein Udalaren web-orrietan dago eskuragarri, bai eta @elgoibar_jolasian Instagram kontuan ere. Honako lotura honetan ere bai.

Jolasian egitasmoko egitarau osoa datozen egunetan emango dutela jakinarazi dute.