Lankidetza honen bidez, 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako STEAM programak bultzatuko dituztela jakitera eman dute, zientzia, teknologia, ekintzailetza eta sormena sustatzeko helburuarekin.
Udalak 41.000 euroko dirulaguntza emango du, eta bi erakundeek elkarrekin kudeatuko dute. IMH Campusean gauzatuko dute proiektua. Hitzarmenaren sinatzaileek adierazi dutenez, tokiko industria-sektorearean eta gazte kualifikatuen prestakuntza sustatzeko egina duten apostuan urrats bat gehiago ematea da adostu dutena.