11 ikasteko jolas lehiaketa: gaurko galdetegia

Barren 2025ko mai. 25a, 11:00

 Euskararekin jolas egingo dugu Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan. Albiste honetan aurkituko duzue gaurko galdetegia. 

Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flysch-ean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta. 

 

  • Jolasteko egin klik HEMEN

 

ATZOKO 11 ONENAK 

  • Lore Bereziartua               11
  • Naiara Martin                    11
  • Ikuska Uriguen                  11
  • Irati U                                  10
  • Ibana Loiola                       10
  • Alaitz Alberdi                      10
  • Mari Jose Estibaritz          10
  • Ane Muro Perez                 10
  • Maialen Etxeberria            10
  • Andres Alberdi                    10
  • Leire Agirrebeña                  9

 

ATZOKO ERANTZUNAK 

 

1.- 1986an jarri zuten martxan Elgoibarren estreinako Gaztetxea. Badakizu non zegoen?

  1.  Maalako parkean
  2.  Plaza Txikian.
  3.  Pedro Muguruza kalean (Herriko Antzokiaren parean).

2.- 1984an irrati libre bat jarri zuten martxan Elgoibarren. Zein da irratiari jarri zioten izena?

  1.  Zazpiko Irratia
  2.  Zazpiki Irratia
  3.  Zazpika Irratia

3.- Zenbat lagunek ematen dute izena urtero Tertuliak programan, bataz beste?

  1. 20-25 lagunek
  2. 35-40 lagunek
  3. 50-55 lagunek

4.- Elgoibarren bada Batuka Feminista bat. Ba al dakizu nola daukan izena?

  1. Kukuka
  2. Uluka
  3. Oihuka

5.- Zein adinetako gazteak egoten dira Elgoibarko Gaztelekuan?

  1. 8-12 bitartekoak
  2. 10-12 bitartekoak
  3. 12-16 bitartekoak

6.- Nola dauka izena Trinitateetako danborrada antolatzen duen taldeak?

  1. Atabal
  2. Aldaka
  3. Atalka

7.- Zein urtetan sortu zuten Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordea?  

  1. 1977
  2. 1987
  3. 1997

8.- Zein jendearekin lan egiten dute Auzoko programakoek?

  1. Bakarrik bizi direnekin.
  2. Kalera irteteko beldurra duen jendearekin.
  3. Etorri berriekin.

9.- Esaldi hauetako bat EZ dago Elgoibarko euskaran. Zein da?

  1. Etxe berrixa erosi juat aste honetan
  2.   Etxe berrixa erosi jonat aste honetan
  3. Etxe barrixa erosi diat aste honetan

10.- Zein da Euskaraldia ariketaren aurtengo leloa?

  1. 11 egun euskaraz
  2.  Gehiago, gehiagorekin, gehiagorentzat
  3.   Elkar mugituz egingo dugu.

11.- Emakumezkoak ala gizonezkoak animatzen dira gehiago EUSKARALDIA ariketan parte hartzera?

  1.  Emakumezkoak
  2.  Gizonezkoak
  3.   Biak antzera

Jolasari buruzko ohar batzuk

  • 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
  • Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko. 
  • Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago. 
  • 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du. 

*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea

*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra