Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flysch-ean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta.
-
Jolasteko egin klik HEMEN
ATZOKO ONENAK
- Mari Jose Estibaritz 11
- Andres Alberdi 11
- Izas Estibaritz 9
- Naiara Martin 8
- Rafa Alvarez 8
- Lai 8
- Paula Heras 7
- Euskaraldia 7
- Ibon Villanueva 7
- Ana 7
- Patricia Lorenzo 7
ATZOKO ERANTZUNAK
1.- Zer ogibide zuten 1956an Elgoibarren gau-eskola martxan jarri zuten lehen bi irakasleek?
- Abadeak ziren.
- Ikastolako irakasleak.
- Udaletxeko langileak.
2.- Elgoibarko lehen kultur elkartea 1959an sortu zen. Zein zen elkartearen izena?
- Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea
- Ongarri Kultur Elkartea
- Taupada Kultur Elkartea
3.- 34 urtetik beherakoen artean, zenbat dira euskaldunak Elgoibarren?
- %71
- % 81.
- % 91
4.- Ba al dakizu zenbat herrialde edo nazionalitateko jendea bizi den Elgoibarren?
- 22
- 32
- 42
5.- Zein urte eta egunetan sortu zen elgoiBARREN astekaria?
- 1992ko urtarrilaren 17an, San Anton egunean
- 1992ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean
- 1992ko abenduaren 24an, Gabon egunean
6.- Elgoibarko Izarrak Atxutxiamaika izena jarri zion bere aisialdi taldeari. Zergatik?
- Elgoibarren bakarrik egiten zen jolasa zen Atxutxiamaika
- Bakarrik Elgoibarko umeek kantatzen zuten kanta zen Atxutxiamaika
- Elgoibarri lotutako umeentzako ipuin bat zen Atxutxiamaika
7.- Ba al dakizu zein urtetan sortu zuen Elgoibarko Izarrak Atxutxiamaika aisialdi taldea?
- 1985
- 1990
- 1995
8.- Zein da Elgoibarko musika eskolaren izena?
- Jose Zubiaurre Balle Musika Eskola
- Felix Lodoso Musika Eskola
- Inazio Bereziartua Musika Eskola
9.- Zenbat lagunek osatzen dute Elgoibarko Udalaren Musika Banda?
- 45
- 55
- 65
10.- Zein urtetan sortu zen Elgoibarko Udalaren Musika Banda?
- 1885
- 1905
- 1940
11.- EUSKARALDIA ekimenaren zenbagarren edizioa izango da aurtengoa?
- Hirugarrena
- Laugarrena
- Bosgarrena
Jolasari buruzko ohar batzuk:
- 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
- Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko.
- Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago.
- 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du.
*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea
*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra