Merienda eta DJ saioarekin gozatu dute San Lazaro egoitzakoek, Ongi Iturgintzakoei esker

Barren 2025ko mai. 21a, 17:35

Ongi iturgintzak San Lazaro egoitzari egindako donazio bati esker, Maalako parkera irten ziren atzo egoitzako egoiliarrak, familiakoekin eta langileekin batera musikaz girotutako merienda bat egitera.

Festa giroa nabari zen atzo arratsaldean Maala inguruan, DJ eta guzti egin baitzuten merienda San Lazaro egoitzakoek. Jan edanaz eta musikaz girotutako arratsalde "polita" pasa zutela adierazi dute egoitzako arduradunek, eta eskerrak eman dizkiete Ongi Iturgintzakoei, haien donazio bati esker antolatu ahal izan baizuten atzoko ospakizuna.