11 ikasteko jolas lehiaketa: gaurko galdetegia

Barren 2025ko mai. 23a, 11:00

 Euskararekin jolas egingo dugu Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan. Albiste honetan aurkituko duzue gaurko galdetegia. 

Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flysch-ean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta. 

 

  • Jolasteko egin klik HEMEN

 

ATZOKO 11 ONENAK

Imanol Arantzamendi                     11
Nagore Sanz                                    11
Lurdes Rodriguez                            11
Olatz Astigarraga                            10
Triki Tino                                           10
Lau                                                     10
Ikuska Uriguen                                 10
Iñigo Lariz                                        10
Nerea Sanz                                       9
Nerea Ruido                                      9
Amaia Arrizabalaga                         9

 

 

ATZOKO ERANTZUNAK 

 

1.- Zein elkartek antolatu zuen estreinakoz Olentzero Elgoibarren 1961ean?

  1. Juventud Elgoibarresak.
  2. Elgoibarko Izarrak.
  3. Ongarrik.

2.- AEK euskaltegia aspalditik daukagu Elgoibarren. Badakizu noiztik?

  1. 1962
  2. 1972
  3. 1982 

3.- Elgoibarren euskaldunak direnen artean, zenbat dira alfabetatuak?

  1. % 61
  2. % 71
  3. % 81

4.- Elgoibarko ikastetxeetan, zein da D ereduan ikasten ari direnen portzentajea?

  1. % 74
  2. % 84
  3. % 94 

5.- 1976an eguneroko lanean euskaraz jarduteko Tekniko Industrial Hiztegia sortu zen Elgoibarko enpresa batean. Non?

  1. Rodisan
  2. Etxepen
  3. Danobaten

6.- DanobatGroupeko Euskara Planen zenbagarren urteurrena ospatuko da aurten?

  1. 10
  2. 25
  3. 50

7.- Nola esaten da Elgoibarren “presaka”?

  1. Arrastaka
  2. Arrapataka
  3. Tatarrez

8.- Ongarri elkarteak bi kultur diziplina sustatzen ditu. Zeintzuk?

  1. Zinea eta pintura
  2. Argazkilaritza eta joskintza
  3. Zinea eta argazkilaritza 

9. - Ba al dakizu zergatik jarri zioten Mauxitxa txarangari izen hori?

  1. Hasierako entseguak Mauxitxa baserrian egiten zituztelako
  2. Lehenengo zuzendariaren ezizena Mauxitxa zelako
  3. Txarangako kideei Mauxitxako gazta izugarri gustatzen zitzaielako

10-  Euskaraldia ariketan, zein da jendeak gehien aukeratzen duen rola?

  1. Ahobizi
  2. Belarriprest
  3. Biak antzera

11.- Zer jarri behar izaten dute paparrean EUSKARALDIA ariketan izena ematen dutenek?

  1. Lazo gorri bat.
  2. Txapa bat
  3. Pegatina bat  

 

Jolasari buruzko ohar batzuk

  • 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
  • Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko. 
  • Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago. 
  • 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du. 

*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea

*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra