11 ikasteko jolas lehiaketa: gaurko galdetegia

Barren 2025ko mai. 22a, 11:00

 Euskararekin jolas egingo dugu Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan. Albiste honetan aurkituko duzue gaurko galdetegia. 

Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flysch-ean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta. 

 

  • Jolasteko egin klik HEMEN

 

Atzoko 11 onenak

Maddi Arrieta Arrizabalaga   10 
Leire Agirrebeña                      10
Lore Bereziartua                      10
Janire Gorriti Perez                 10
Manex Arrieta                          10
Alaitz Alberdi                            10
Mari Jose Estibaritz                10
Nuria Revuelta                          10
Eider Iriondo                             10
Andres Alberdi                          10
Naiara Martin                            9

 

ATZOKO ERANTZUNAK 

 

1.- Ekekei taldea 1986an sortu zen. Zein kultur disziplinatan jardun zuen 1988tik 2001era?

  1.  Dantzan.
  2.  Kantuan
  3.  Antzerkian

2.- 1973an sortu zen enpresa batek bertako langileek euskaldunak izan behar zutela erabaki zuen. Zein enpresari buruz ari gara?

  1. Etxetar
  2. Etxepe
  3. Danobat

3.- Zein da euskararen erabileraren portzentajea Elgoibarko Eskola Kirola programan?

  1. % 66
  2. % 76
  3. % 86

4.- Elgoibarko kirol elkarteetako entrenamenduetan, emakumezkoek ala gizonezkoak erabiltzen dute gehiago euskara?

  1. Emakumezkoek
  2. Gizonezkoek
  3. Biek antzera.

5.- Egon zen proiektu bat Elgoibarren aurreko mendean herriko elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko. Gogoan daukazu izena?

  1. Gurean Euskaraz.
  2. Gurean Egin.
  3. Gurean Bai

6-  Nola esaten zaie haurrei “eseri” Elgoibarren?

  1. Apatx egiñ
  2. Kukulumixo jarri
  3. Asentatu popi

7.- Zein da Aita Agirre Kultugunean dagoen tabernaren izena?

    1. Kultur Kafea
    2. Kafe kulturala
    3. Kulturaren kafea

8.- Ba al dakizu non dagoen Makina Erremintaren Museoa?

  1. Artetxe kalean.
  2. Basarte auzoan.
  3. Sigma auzoan.

9.- Zein museotara joko zenuke historiaurreaz gehiago jakiteko?

  1. Hezur Museora
  2. Dinosauroen Museora
  3. Altzolatarren Dorretxera

10.- Elgoibarren bada Mufomi  izeneko museo bitxi bat. Zeri eskainitakoa da?

  1. Fosil eta Mineralen museoa
  2. Altzari zaharren museoa
  3. Bitxien museoa

11.- EUSKARALDIA ekimeneko ARIGUNE ikurra ikusten duzun bakoitzean, badakizu:

  1. Bertan dagoen jendea euskaltzalea dela.
  2. Bertan dagoen jendeak euskara ulertzen duela.
  3. Bertan dagoen jendea euskara ikasten ari dela.

 

Jolasari buruzko ohar batzuk

  • 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
  • Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko. 
  • Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago. 
  • 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du. 

*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea

*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra