150 pertsona inguruk parte hartu zuten, gehienak helduak fokua haiengan jarri dutelako arduradunek.
Bideoklipa maiatzaren 31n aurkeztuko dute, Ikastola Egunaren barruan. Egun osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako, eta bideoklipa goizean zehar proiektatuko dute 10 minuturo, Moru gelan. 19:00etan aurkeztuko dute kantua zuzenean, Maalako parkean.