Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flysch-ean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta.
-
Jolasteko egin klik HEMEN
Atzoko 11 onenak
Ander Zulaika 11
Ikuska Uriguen 11
Maddi Arrieta Arrizabalaga 10
Olatz Astigarraga 10
Nerea Ruido 10
Alaitz Alberdi 10
Naiara Martin 10
Lurdes 10
Rafa Alvarez 10
Ibana Loiola 10
Lore Bereziartua 9
Orain arteko 11 onenak
Mari Jose Estibaritz 48
Rafa Alvarez 43
Amaia Arrizabalaga 43
Eider Iriondo 41
Lore Bereziartua 37
Ekaitz Trincado 36
Naiara Martin 34
Ander Zulaika 34
Ibana Loiola 33
Olatz Astigarraga 32
Janire Gorriti Perez 32
ATZOKO ERANTZUNAK
1.- Euskaraz kantatzen zuen lehen rock taldea Elgoibarren sortu zen 1974an. Zein zen bere izena?
- Expresion Sonora.
- Garraztasuna
- Koska
2.- Zein izan zen Elgoibarko lehen dantza-talde mistoa?
- Haritz Dantzari Taldea
- Biraka Dantzari Taldea
- Elorra Dantza Taldea.
3.- Emakumeek ala gizonezkoak egiten dute euskara gehiago Elgoibarren?
- Emakumeek
- Gizonezkoek
- Biek antzera.
4.- Zein adin tarte da Elgoibarren euskara gehien erabiltzen duena?
- Haurrak (2-14 urte)
- Gazteak (15-24 urte)
- Helduak (25-65 urte)
- Nagusiak (64 urtetik gorakoak)
5.- Zenbat lagunek ikasten dute A ereduan (gaztelaniaz) Mekan?
- %8
- %18
- %28
6.- Ba al dakizu non dagoen Elgoibarko AEK euskaltegia?
- Aita Agirre kulturgunean.
- Kultur Etxean.
- Gabriel Krutzelegi kalean.
7.- Nola dauka izena AEK euskaltegiko ikasleek hilero jasotzen duten aldizkariak?
- Entzun!
- Aizu!
- Ikusi eta ikasi!
8.- Elgoibarren badago elkarte bat zeramika, pintura edota marrazketa lantzen dituena, besteak beste. Zein da elkartearen izena?
- Lurki arte tailerra
- Egur arte tailerra
- Ongarri arte tailerra
9.- Zein da Elgoibarko Udal Liburutegiaren izen ofiziala?
- Aita Agirre Udal Liburutegia.
- Gotzon Garate Udal Liburutegia.
- Urruzuno Udal Liburutegia.
10.- Elgoibarko Udalak zein urtetan jarri zuen martxan Udal Liburutegia?
- 1952
- 1962
- 1972
11.- Zer egin behar dute EUSKARALDIAn AHOBIZI rola aukeratzen dutenek?
- Euskaraz dakienari euskaraz egiteko esan.
- Euskara ulertzen duenari euskaraz egin.
- Euskaraz ez dakienari euskara ikasteko esan.
Jolasari buruzko ohar batzuk:
- 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
- Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko.
- Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago.
- 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du.
*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea
*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra