Eguerdian hasi zuten eguna Elgoibarko musikariek, eta arratsaldean izan zuen segida jaiak, Maalako parkean. Bata bestearen atzetik igo ziren taldeak oholtzara, eta giro polita izan zen egun osoan zehar. Oholtzara igotzen azken taldea Ehun Kilo izan zen, eta une hartan goia jo zuen festak. Iñigo Barrenetxea perkusioan eta Patxi Zabaleta gitarran zirela taularatu zen Ehun Kilo taldea, eta 90eko hamarkadan ateratako Euli Artean diskoko abesti ezagunenak jo zituzten.