Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flysch-ean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta.
-
Jolasteko egin klik HEMEN
Jolasari buruzko ohar batzuk:
- 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
- Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko.
- Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago.
- 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du.
Atzoko 11 onenak
Lore Bereziartua 10
Maddi Arrieta 10
Andres Alberdi 10
Amaia Arrizabalaga 10
Marijo Estibaritz 10
Izas Estibaritz 10
A 9
Maialen Etxeberria 9
Carlos Ayesta 9
Rafa Alvarez 9
Naiara Martin 8
ATZOKO ERANTZUNAK
1- Elgoibarren euskaraz antzeztu zen lehen obraren izena asmatu behar duzu:
- Aitona eta iloba.
- Amama eta alaba.
- Aita semea tabernan daude.
2.- Taupada antzerki taldea 1977an sortu zen. Zein izan zen taldearen lehen obraren izena?
- Oilagorrak
- Oihu gorrak
- Ohe gogorrak
3.- Zein adin tarte da euskara gutxien erabiltzen duena Elgoibarren?
- Haurrak (2-14 urte)
- Gazteak (15-24 urte)
- Helduak (25-65 urte)
- Nagusiak (64 urtetik gorakoak)
4.- Elgoibarko gazteen euskara erabilera Gipuzkoako batez bestekoarekin alderatuta, altuagoa, baxuagoa ala antzerakoa da?
- 7 puntu baxuagoa.
- 7 puntu altuagoa
- Antzerakoa
5.- Zein urtetan elkartu ziren Elgoibarko eta Mutriku-Debako Udal Euskaltegiak?
- 1993
- 2003
- 2013
6.- Badakizu non dagoen Elgoibarko Udal Euskaltegia?
- Udal Liburutegi zaharrean.
- Aita Agirre kulturgunean.
- Udaletxean
7.- Zer izen dauka merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko markak?
- Barra-barra
- Barre-barra
- Barra-birra
8.- Herriko Antzokia dagoen tokian zinea egon zen aurretik; zein zen bertan zegoen zinearen izena?
- Cine Odeon.
- Cine Capitol
- Cine El Elgoibarres
9.- Ba al dakizu zenbat laguneko aforoa duen Elgoibarko Herriko Antzokiak?
- 290 lagun
- 390 lagun
- 490 lagun
10.- Ba al dakizu zein den Elgoibarko 11 ikusteko kultur markaren egiteko nagusia?
- ETB-rako bideoak editatzea.
- Hamaika telebistarako irudiak grabatzea.
- Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematea.
11.- EUSKARALDIA ariketan BELARRIPREST rola aukeratzen duenak, zer esaten ari zaigu?
- Ez duela euskara ulertzen baina euskararen alde dagoela.
- Euskara ulertzen duela baina berari ez egiteko euskaraz.
- Euskara ulertzen duela eta berari euskaraz egiteko.
*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea
*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra