Barikuan hasiko da Emakumeen Gipuzkoako Itzulia, Urnietan, eta domekan amaitu, Elgoibarren. Hiru etapa izango dira guztira, Urnietakoa, zapatuan Ordizian jokatuko dutena, eta Elgoibarkoa. Gureari dagokionez, bi izango dira igandean Elgoibarren jokatuko diren lasterketak: batetik, kadeteena, eta bestetik, junior, elite eta 23 urtez azpikoena. 09:30ean hasiko dute kadeteen lasterketa Kalegoen plazan, eta Bergarara joan-etorria egin beharko dute txirrindulariek. Ondo bidean, 10:30ak alderako itzuliko dira lehenengoak Elgoibarrera, ibilbidea osatuta. Helmuga Pedro Miguel Urruzuno kalean izango dute.
Bigarren lasterketako tropela 11:00etan irtengo da Kalegoen plazatik, eta ibilbide luzeagoa osatu beharko dute hauek. Birritan egin beharko dute Bergarara arteko joan-etorria eta Azkarate igo beharko dute ondoren. 13:30ak alderako espero dituzte lehenengoak helmugan, Salento taberna pare horretan.
Elgoibarko Lagun Taldekoak, laguntza eske
Domekarako boluntario eske ari dira Elgoibarko Lagun Taldekoak. Bidegurutzeak zaintzeko behar dute jendea, eta horretarako prest daudenei klubeko arduradunekin harremanetan jartzeko eskatu diete, elt_txe@hotmail.com helbidera idatzita.