Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flhysean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta.
-
Jolasteko egin klik HEMEN
Jolasari buruzko ohar batzuk:
- 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
- Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko.
- Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago.
- 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du.
Atzoko 11 onenak
Rafa Alvarez 11
Ander Zulaika 9
Olatz Astigarraga 8
Nagore Sanz 8
Ane G 8
A 8
Amaia Arrizabalaga 8
Euskaraldia 8
Lai 8
Iñigo Lariz 8
Ander Soraluze 7
ATZOKO ERANTZUNAK
1.- Nola lortzen zuten dirua Ikastolako gurasoek Aubixa baserria konpondu eta barnetegia prestatzeko?
- Papera eta kartoia bildu eta salduta.
- Bonoak prestatu eta salduta.
- Elgoibarko baserritarrei dirua eskatuta.
2.- 1968an Elgoibarko lau emakumek osatutako musika talde bat sortu zen gure herrian. Zein zen taldearen izena?
- Amalur
- Lurberri
- Lurgabe
3.- 15 eta 24 urte arteko gazteen artean, zenbatek egiten dute euskaraz kalean?
- % 15
- % 25
- % 35
4.- Elgoibarren zein girotan edo esparrutan egiten da gehien euskaraz?
- Paseo eta jolas tokietan.
- Ikastetxeen irteeretan.
- Gazte giroan eta txikiteoan.
5.- Elgoibarko Institutuko lehen eskola eguna 1976ko urriaren 25ean izan zen. Ba al dakizu D eredua noiz jarri zen martxan?
- a) 1979-80
- b) 1985-86
- c) 1991-92
6.- Zer urtetatik ikas daiteke euskaraz Berrikuntza Ingeniaritzako Gradua IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolan?
- 1986
- 1996
- 2006
7.- Elgoibarko zein taldek bete ditu aurten 100 urte?
- Etxegiña taldeak
- Ongarrik
- Elgoibarko Izarrak
8.- Zer kultur disziplina lantzen ditu Elgoibarko Biraka elkarteak?
- Dantza eta txistua
- Dantza eta baleta
- Dantza eta kantua.
9.- 2023-2024 ikasturtean zenbat lagunek jardun zuten Elgoibarren Birakaren ikastaroetan?
- 260 lagunek
- 300 lagunek
- 340 lagunek
10.- Badakizu zenbat urte beteko dituen aurten Pitxintxu liburu eta disko dendak?
- 27
- 37
- 47
11.- Zein dira EUSKARALDIA ekimenak ariketa egiteko prestatu dituen bi rolak?
- Ahomingain eta belarripronto
- Aholuze eta belarrimotz
- Ahobizi eta belarriprest
*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea
*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra