Laugarren urtez antolatu du Elgoibarko Udalak zientzia azoka, eta estreinakoz egin dute aurten Sigmako probalekuan. Elgoibarko ikastetxeetako ikasleek ikasturtean zehar eskolan egindako proiektuak aurkeztu dituzte, eta horrez gain hainbat jolas, erronka eta esperimentu egiteko aukera izan dute. Giro onean joan da ekimena.