EME egunaren laugarren edizioa antolatu du biharko (maiatzak 17) Elgoibarko Musikarien Elkarteak, Udalaren eta Ilunpe, Malape eta Tantaka tabernen babesarekin eta Gabi, Lanbroa eta Sua tabernen laguntzarekin. Kalebarren plazan (euria egingo balu Aita Agirre Kulturguneko atarian) hasiko dute egitaraua, Leftovers eta 90 MEM taldeen kontzertuekin, eta Maalan borobilduko dute eguna, bazkariarekin, beste sei talderen kontzertuekin eta musikari askoren artean onduko duten Bertsio Festarekin.
Pedro Muguruzako eskoletan entseatzen duten herriko musikarien lanaz gozatzeko aukera emango du aurten ere EME Egunak, bihar. Gaur egun, hamasei bat proiektutako lagunak batzen dira Elgoibarko Udalak egokitutako lokal horietan eta, beraz, herriko musikarien artean aliantzak eta sinergiak sortzeko espazio aproposa bihurtu da garai batean eskola zen eraikina. Eta, hain zuzen ere, aberastasun horren emaitza izango da biharko jai eguna ere, Iban Urizar eta Patxi Zabaletaren esanetan. Urtero entsegu-lokal batekoei egokitzen zaie EME egunaren ardura hartzea, eta aurten haien txanda da. Aurreratu dute herriko zortzi talde igoko direla bihar oholtzara, eta egunari merezi duen amaiera emateko, nahasian arituko direla gero musikariak, txandaka, Bertsio Festan.
EME Eguneko kontzertuen ordutegia:
- 12:30 Leftovers. Kalebarren plazan
- 13:20 90MEM. Kalebarren plazan
- 18:00 Ufal. Maalako parkean
- 18:40 Gabi eta Alfon. Maalako parkean
- 19:20 Xut. Maalako parkean
- 20:00 Dani & The Sotos. Maalako parkean
- 20:40 Kitziki. Maalako parkean
- 21:20 Ehun Kilo. Maalako parkean
- 22:00 Bertsio Gaua
BARREN astekarian irakur dezakezue EME Egunari buruzko ERREPORTAJEA
Joko duten taldeak, argazkietan: