Orain arteko hiru edizioak Lekuederren egin dituzte, baina gune hori txiki gelditu zaie antolatzaileei, eta gainera, konturatu dira erabili dituzten karpek ez dutela barruko gailu elektronikoak babesteko behar beste berme ematen. Leku aldaketak lana handitu du, eta horregatik Sigmako aparkalekua itxita egongo da maiatzaren 19ra arte.
Tailer eta postuak
Eragile desberdinek hartuko dute parte, eta bakoitzak bere postua izango du. Eskoletan eginiko steam proiektuak aurkeztuko dituzte ikasleek, eta horrez gain, hainbat esperimentutan parte hartzeko aukera izango dute HHtik DBHra arteko ikasleek. Aurrez eman beharko da izena, aurten ez delako egunean bertan izena ematerik izango.