Donostiako Super Amara Bera Bera eta Barakaldoko Zuazo taldeek jokatu zuten elkarren aurka, harmailak zalez beteta zirela, eta gipuzkoarrak nagusitasunez gailendu ziren, 39-19ko emaitzarekin.
Sasoi puntu eta aldarte oso desberdinean ailegatu dira bi taldeak finalera. Zuazok azken postuan amaitu du Guerreras Iberdrola Liga txapelketa, eta ondorioz maila galdu dute. Super Amara Bera Berak, berriz, liga titulu berri bat irabazteko borrokan dihardu, bete-betean. Donostiarrek Costa del Sol Malaga taldearen aurka jokatuko dute finalerdia maiatzaren 21ean, eta kanporaketa hori prestatzeko baliatu zuten Kopako finala Imanol Alvarez eta Jon Begiristain entrenatzaileek.
Finalaren fitxa teknikoa:
Super amara Bera Bera 39 (24+15): Kostic, Erauskin (3), Rodrigues (4), Álvarez (6, 4p), Tchaptchet (3), Ogonovszky (4) y Hernández (7) – hasierako zazpikoa- Arrojeria (1, Karsten (4, 1p), Louis (3), Gavilán, Arroyo, Menéndez (1), Etxeberria (2), eta Prades (1) (o.a.).
Zuazo Balonmano 19 (10+9): Polo, Manterola (3), Gil, Ojea (1), Puigbó (1), Couto (4) y Valero (3) – hasierako zazpikoa- Zaballa, Permach, Saiz (2), Moré (2), Amilibia (1), Sarriondandia-Ibarra (2), García eta Velasco (o.a.).
- Epaileak: Jon Ander Goenaga eta Aitor Gurrutxaga (euskaldunak)
- Kanporatuak: Super Amara taldeko Etxeberria (2) eta Zuazo taldetik Nerea Gil.
Partzialak: 6-1, 10-3, 14.5, 16-8, 19-9, 24-10 –atsedenaldian- 26-12, 30-14, 33-16, 35-17, 36-19 eta 39-19
*Argazkiak: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala