Kultur Kafean izango da erakusketa, maiatzaren 20tik 31ra, eta maiatzaren 24an (zapatua), bisita gidatua egingo dute, 18:30ean, Ana Diez de Ure erakusketa komisarioarekin (ele bitan). 100 urteko ibilbide bat egingo du hark, 1924tik 2024ra bitartekoa, eta mendian ere esistitu den kristalezko sabaia emakumeek noiz eta nola hautsi duten azalduko du, bai eta emakume erreferenteen inguruko argibideak eman ere.
Erakusketa Euskal Mendizale Federazioak sortu zuen iaz, 100. urtemugaren harira eta herriz herri ibili du Ana Diez de Urek, bultzatzaile nagusia izan denak. Hitzaldiak ere eman izan ditu gai honen inguruan Ana Diez de Urek, eta youtuben badago Nafarroako liburutegian gazteleraz eman zuen bat, ikusgai.