Tailerra gizonezkoentzat izango da, ON:GIZ elkartekoek gidatuko dute eta parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik. Lilan egingo dute, astelehenean, 17:30etik 19:30era.
Gizontasun hegemonikoak gizon izateko modu bakarra eskaini izan dio tradizioz gizonari, baina abanikoa zabalagoa da zorionez, eta horren inguruan ariko dira tailerrean. Gizonak, gizaki onak al gara?, Nola eragiten digu maskulinitateak? Eta berdintasunaren alde egitean, zer ari gara, galtzen ala irabazten?. Hiru galdera nagusi horien harilkatuko dute saioa. Estereotipoak eta rolak, gizonen pribilegioak, gizon askok isildutako emozioak, oskal batean atzean eraikitako pertsonaiak, gizontasun toxikoa eta gizontasun sanoak... askorako ematen du gaiak.