Egokran taldeko bi judoka igo dira podiumera Legazpiko nazioarteko torneoan

Barren 2025ko mai. 14a, 14:06

Joane Unamuno eta Edith Garate judokak. Arg: Egokran.

Legazpiko IV. Nazioarteko Judo Torneoa jokatu zuten aurreko asteburuan, eta emaitza onak lortu zituzten Egokran taldeko bi judokek. 

Edith Garate 57 kiloz azpikoen kategorian lehiatu zen eta txapeldunorde gelditu zen Lasarte taldeko Iraia Diezen atzetik. Joane Unamuno, berriz, 70 kiloz gorakoekin lehiatu zen eta hirugarren postuan sailkatu zen. San Ignacio taldeko Naroa Delgado gailendu zen kategoria horretan.

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Andorra, Kantabria, Aragoi eta Errioxako 130 judoka inguruk hartu zuten parte kadete mailako judokentzako txapelketan.