Alebin mailako igerilariek Eibarren jokatutako saioarekin agurtu dute denboraldia

Barren 2025ko mai. 13a, 14:54

Alebin Ligako zazpigarren eta azken jadunaldia jokatu zuten asteburuan Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan, eta maila onean aritu ziren Elgoibar Igeriketa Taldeko gaztetxoak.

Hainbat probatan hartu zuten parte, 100 metrokoan estilo guztietan, 200 metroan estilo librean, 50 metroko bular estiloan, eta 4x100 estilo desberdinetako erreleboetan.

Igeriketa Eguna eta akuatloia

Igeriketa proben denboraldia amaitu duten arren, bi ekintza prestatzen dihardute orain igeriketa taldekoek. Batetik, maiatzaren 24rako antolatuko duten Igeriketa Eguna; eta, bestetik, ekainaren 14an egitekoak diren Elgoibarko Akuatloiaren bigarren ekitaldia. Batean zein bestean parte hartzera animatu dituzte herriko gaztetxoak.