Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flhysean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta.
-
Jolasteko egin klik HEMEN
Jolasari buruzko ohar batzuk:
- 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
- Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko.
- Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago.
- 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du.
Atzoko 11 onenak
Mari Jose Estibaritz 11
Ibon Villanueva Altuna 10
Iñigo Lariz 10
Ana 10
Mikel Olaizola 10
Naiara Martin Gomez 9
Irati intxausti 9
Gorka arriola 9
IHART ETA BORJA 9
Asier Orbea Ostolaza 9
Janire Gorriti Perez 9
ATZOKO ERANTZUNAK
1.- 1976an inauguratu zen Elgoibarko Ikastola berria. Ba al dakizu nork eman zituen bere lurrak ikastola berria eraikitzeko?
- Elgoibarko Udalak.
- Dabonat kooperatibak.
- Gobernadore Zibilak.
2.- Zer baserri berritu zuten ikastolako gurasoek 1973an, ikastolako umeentzat udalekuak antolatzeko?
- Armaxio
- Belaustegi
- Aubixa
3.- Euskararen kale erabilera, gaur egun, zenbatean dago Elgoibarren?
- % 26
- % 36
- % 46
4.- Haurren artean euskararen erabilera zenbatekoa da Elgoibarren?
- % 55
- % 65
- % 75
5.- Zenbat urte beteko ditu Tertuliak programak 2026an?
- 15 urte
- 20 urte
- 25 urte
6.- Zenbat urte bete zituen Elgoibar Ikastolak 2022an?
- 50
- 75
- 100
7.- Elgoibarko Herri Eskolan zenbat hizkuntza eredu daude?
- Hiru, A,B eta D
- Bi, B eta D
- Bakarra, D eredua
8.- Ba al dakizu zer esan nahi duen Sinuose hitzak?
- Errebuelta asko dituen errepidea.
- Arrisku handia duen errepidea.
- Zulo asko dituen errepidea.
9.- Zeintzuk osatzen dute Elgoibarko EME elkartea?
- Elgoibarko emakume feministek.
- Elgoibarko musikariek.
- Elgoibarko maiteminduek.
10.- Zenbat musika talde daude gaur egun Elgoibarko Musikarien Elkartean?
- 16
- 26
- 36
11.- Ba al dakizu EUSKARALDIA ariketa soziala non egiten den?
- Gipuzkoan eta Bizkaian.
- Euskaldin
- Euskal Herri osoan.
*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea
*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra