11 ikasteko jolas lehiaketa: gaurko galdetegia

Barren 2025ko mai. 17a, 11:00

 Euskararekin jolas egingo dugu Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan. Albiste honetan aurkituko duzue gaurko galdetegia. 

Maiatzaren 26ra bitartean egunero argitaratuko ditugu 11 galdera, eta lehiaketa amaitzen denean puntu gehien eskuratu dituenak irabaziko du. Saria ere ez da edonolakoa izango: 11 lagunentzako bidaia itsasontzian Flhysean barrena, Begi Bistan enpresak babestuta. 

 

  • Jolasteko egin klik HEMEN

Jolasari buruzko ohar batzuk

  • 11:00etan argitaratuko dugu galdetegia, eta 23:00ak arte egongo da erantzuteko aukera.
  • Parte hartzeko izena eta helbide elektronikoa jarri beharko dira galdetegian. Egunero izen eta helbide berbera jartzea garrantzitsua da, puntuazioa egunetik egunera gehitu ahal izateko. 
  • Ez da derrigorrez egunero jokatu behar, baina zenbat eta gehiago jokatu, puntu gehiago lortzeko aukera dago. 
  • 11 egunen ondoren puntu gehien dituenak irabaziko du, eta berdinketa balego, galderak erantzuteko denbora gutxien behar izan duenak irabaziko du. 

 

*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea

*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra

 

ATZOKO SAILKAPENA

Atzo jolastu zutenen artean, hauek izan dira 11 onenak: 

Eider Iriondo                             10 
Amaia Arrizabalagq                  9 
Maddi Arrieta Arrizabalaga      9 
Mari Jose Estibaritz                  8 
Ekaitz Trincado                          8
Asier Zendoia                             8
Nikole Lariz                                 8
Ibana Loiola                                8 
Leire                                             8
Ihart eta Borja                            8
Trini                                              8

 

 

ATZOKO ERANTZUNAK 

1. Bal dakizu zenbat ume zituen 1962an sortu zuten Elgoibarko ikastolako estreinako taldeak?

  1.  9
  2. 19
  3. 29

2.- 1970eko abenduaren 3an jaso zuen baimen ofiziala Elgoibarko ikastolak, martxan 1962an jarri bazen ere. Zer izen jarri zioten ikastolari legeztatzea lortu zenean? 

  1.  Escuela Parroquial San Bartolome
  2. Pedro Miguel Urruzuno Ikastola
  3. Aita Agirre Ikastola

3.- Elgoibartarren artean, zenbatek dute lehen hizkuntza edo ama-hizkuntza euskara?

  1. % 38
  2. % 48
  3. % 58

4.- 1991tik gaur arte etxeko euskararen erabilerak gora ala behera egin du  Elgoibarren?

  1. Gora, hiru puntu.
  2. Behera, hiru puntu.
  3. Ez gora eta ez behera.

5.- Zeinen oroimenez antolatzen da Elgoibarren urtero Euskara ala Ezkara jardunaldia?

  1. Gotzon Garate
  2. Aita Agirre
  3. Pedro Migel Urruzuno

6.- Zein da Euskara ala Ezkara jardunaldiaren helburu nagusia?

  1. Euskararen erabilera areagotzea.
  2. Euskaldun moduan jantzi eta ahalduntzea.
  3. Jendearen euskararen aldekotasuna areagotzea.

7.- “Dakiguna praktikan jarri eta ez dakiguna ikasteko”, Elgoibarko zein programaren leloa da?

  1. Berbazulo
  2. Auzoko
  3. Tertuliak

8.- Ba al dakizu zenbat musika-instrumentu jotzen diren Elgoibarko Udal Txistulari Taldean?

  1. Lau
  2. Bost
  3. Sei

9.- Zenbat urte dira Jaime Arrese alkatearen iniziatibaz Elgoibarko Udal Txistulari Taldea igande goizetan txistu-kalejiran irteten hasi zela?  

  1. 30
  2. 40
  3. 50

10.- Non antolatzen ditu gehienetan Sinuose elkarteak bere musika-emanaldiak?

  1. Aita Agirre kulturguneko kultur kafean.
  2. Maalako parkean.
  3. Kultur Etxeko sotoan.

11.- Akordatzen al zara zein urtetan izan zen EUSKALDIA ariketa sozialaren estreinako edizioa?

  1.  2017an
  2. 2018an
  3. 2019an