Oier Sarasketak irabazi du Elgoibarren jokatutako Gipuzkoako xake txapelketa azkarra

Barren 2025ko mai. 13a, 11:56

Dani Odrioloza, Oier Sarasketa eta Javier Dominguez, garaikurrekin, sari banaketan. Arg: Elgoibarko Xake Taldea.

Bakarkako Gipuzkoako xake txapelketa azkarra jokatu zuten domekan Elgoibarko Xake Taldearen egoitzan.

Bost segundoz luza zitezkeen ordu laurdeneko partidak jokatu zituzten lurralde osotik etorritako 45 xakelarik.

Oier Sarasketa Irastortza (Zumaia, 2010) gazteak irabazi zuen txapelketa. 15 urte besterik ez dituen arren, zumaiarrak 2190 puntu ditu elo ebaluazioa-sisteman, bigarren altuena domekan lehiatu zirenen artean.

Zazpi erronda jokatu ostean, 6,5 puntu batu zituen Sarasketak, eta berak eskuratu zuen titulua, iaz txapeldunorde izan eta gero. Gros Xake taldeko Dani Odriozola Coscolin geratu zen txapeldunorde, 6 punturekin. Irabazlea moduan, xakelari gaztea da Odriozola, 2011n jaiotakoa. Alebin mailan Espainiako txapeldun izan ostean, nagusien artean ere emaitza onak lortzen ari da donostiarra. Javier Dominguezentzat izan zen hirugarren postua, 5,5 punturekin (ikus sailkapena