Atzeratu egin dute Kattalin Minerrek eta Jule Goikoetxeak euskal estatu feministaz eman behar zuten hitzaldia

Barren 2025ko mai. 12a, 14:14

Kattalin Miner joan den martxoan Elgoibarren egin zuten 'Arrakala' solasaldian. BARREN

Zergatik eta zetarako euskaldun? zikloa ixteko hitzaldia eman behar zuten Jule Goikoetxeak eta Kattalin Minerrek maiatzaren 22an, baina atzeratu egin dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute Zergatik eta zetarako euskaldun? zikloa, eta jakinarazi dutenez, maiatzeko kultura gidaren bidez maiatzaren 22rako iragarrita zegoen arren, “Euskal estatu feminista euskaratik ere begiratuta" hitzaldia udazkenera arte atzeratu behar izan dute, eurekin zerikusirik ez duen arrazoiegatik. Gaineratu dutenesz, aurrerago emango dute ekitaldi horren xehetasunen berri.