Erromeria familian antolatu dute Elgoibarren maiatzaren 16rako

Barren 2025ko mai. 12a, 15:24

Azkue auzoko zelaian egingo dute erromeria familian ekimena, barikuan.

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila, Haritz Euskal Dantzari Taldea, Inazio Bereziartua musika Eskola eta Elgoibarko Udal Liburutegia dira antolatzaileak eta San Roke lokal sozialekoen laguntzarekin eta Udalaren, Kutxaren, Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzaren babesarekin antolatu dute maiatzaren 16ko arratsalderako (barikua). 

17:30ean zabalduko dute Atxutxiamaikakoek prestatutako jolasgunea. Material ezberdinekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera izango dute umeek eta familiek.

Gero, 18:30ak aldera hasiko dute erromeria musika eta dantza Inazio Bereziartua eskolako ikasleek. Ondorenerako dantzaldia iragarri dute, dantzarako gogoz direnentzako nahiz ikasi nahi dutenentzako.

Iluntzean han bertan afaltzeko aukera ere izango da, etxetik eramandakoa edo Gaztelekuko nerabeek jarriko duten postuan erositakoa. Antolatzaileek lurrean esertzeko mantak eramatea gomendatu dute.