Interesatuek ekainaren 6ra arteko epea izango dute izena emateko, olaizagaharrera@hotmail.es posta elektronikora idatzita. Patronatuko bazkideek 122 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 134 euro. Deskontuak ere eskainiko dituzte. Batetik, gizarte izaerako dirulaguntza jasotzen dutenentzako %70eko deskontua; eta, bestetik, %30eko deskontua guraso bakarreko familientzat.
Ekainaren 23tik uztailaren 18ra, astelehenetik barikura, 9:30etik 12:30era, 2013 eta 2018 artean jaiotako haurrek (biak barne) hainbat kirol egin ahal izango dituzte (hala anola, atletismoa, futbola, herri kirolak, padela, tenisa, patinajea, eskubaloia, mendi irteerak, saskibaloia, jolasak, spinning, zumba, eskalada, bizikleta, altxorraren bila, eta ur jolasak Mintxetako eta Olaizagako igerilekuetan).
2009-2012 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute.
Udalekuak Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetako kirol instalazioetan, igerilekuetan, Ikastolako Frontoian eta herriko beste espazio batzuetan egingo dituzte.