2025/05/08 19:00

Hitzaldia: Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai

Hitzaldia: Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai
Aita Agirre - areto nagusia, Elgoibar

“Mitoak eta historia” zikloaren barnean

“Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai”

 

Hizlariak: Andoni Larrañaga, historialaria, eta Ander Errasti, ingeniaria, Lanbroa Kultur Elkarteko kideak.

 

Aurten betetzen dira 1000 urte “Ypuscoa” izeneko lurraldearen lehen aipamenetik, Iruñeako erresumaren baitan. Dokumentazioaren urriak, haatik, ilun lausoan uzten ditu lurraldearen hedadura eta beste edozein ezaugarri; hurrengo mendeetan aipatzen diren gazteluen izaera eta funtzioak, besteak beste. Emango dugun hitzaldian, gai honetara hurbiltzeko ahalegina egingo dugu Deba arroko bi kokalekuren ikerketa ardatz hartuta, eta berauen datu historiografiko eta arkeometrikoak garai haietako testuinguruan kokatuko ditugu.

 

Maiatzak 8, osteguna

19.00

Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.

Antolatzailea: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra

Laguntzailea: Elgoibarko Udala.