Garaipen baliotsuak lortu dituzte CD Elgoibarko taldeek

Barren 2025ko api. 14a, 15:25

Senior mailan diharduten C.D. Elgoibarko hiru taldeek eskuratu dituzte garaipenak joan den asteburuan, aspaldian eman gabeko emaitza.

Emakumezkoen Haundi taldeak garaipen argia eskuratu zuen atzo Mintxetan, Beti Gazte taldeari 7-0 irabazita. Jaitsiera postuetan jarraitzen dute oraindik, azken hirugarren postuan, 23 punturekin. Puntu bat gehiago du Irauli Bosteko taldeak eta bi puntu gehiago dituzte Ostadarrek eta Hernanik, elgoibartarren hurrengo aurkariak. Hortaz, berebiziko garrantzia izango du Hernanin jokatuko duten partidak, aurkari zuzenak baitira mailari eusteko borrokan. Hiru partida falta dira Ohorezko Erregional Mailako liga txapelketa bukatzeko.

Haundi gizonezkoen taldeak balio handiko hiru puntu ekarri ditu Tolosatik. Galtzen hasi ziren arren, lehiari buelta eman zioten eta 1-2 gailendu ziren txuri-gorriak atzo Berazubi futbolzelaian jokatutako neurketan. Hiru puntuak batu arren, jaitsiera postuetan jarraitzen du Haundik, 29 punturekin orain. Hernanik eta Deustok 30 puntu dituzte eta 31 puntu Mondragonek. Hurrengo jardunaldian, elgoibartarrek Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurka jokatuko dute Mintxetan, maiatzaren 1ean ziurrenik. Azkoitiarrek ez dute ezer jokoan, 8. postuan baitade 40 punturekin. 

Lehen Mailako Erregional taldeak ere garaipena lortu zuen igoera fasean. Elgoibartarrek 0-3 irabazi zuten Hernanin jokatutako partida. Hamargarren postuan daude, 13 punturekin (4 irabazi, 1 berdindu eta 6 galdu)

Tolosak eta Haundik Tolosan jokatutako partidako irudia. Arg: IRZ Argazkiak)