Kaleak musikaz girotu ditu Pintxoconcert saioak

Barren 2025ko api. 11a, 19:28

Inazio Bereziartua Dantza eta Musika eskolako dozenaka musika eta dantza ikaslek hartu zuten parte, atzo, Pintxoconcert saioan, eta ikasten dihardutena jendaurrean eskaini zuten, herritarren aurrean

Lekuederretik abiatu zen Betisua txarangak gidatu zuen saioa, eta hainbat geldialdi egin zituzten. Geldialdi bakoitzean, musika eskolako talde bat zuten zain, eta txaranga haien parera ailegatzean, txarangari lekukoa hartzen zioten herria musikaz girotzeko ahaleginean.