Gauero Euskal Telebistako albistegietan ikusten dugu Ainhoa Lendinez Garate (Elgoibar, 1981), baina mikrofonoa eskuetan ez daukanean mendian zehar ibiltzen da. Duela 15 urte hasi zen mendi-lasterketak egiten, eta, ordutik, ez da gelditu. Ia denetarik egin du: triatloiak, maratoiak, maratoi erdiak, ultrak… Aurten, baina, kilometro bertikaletan jarri du arreta, eta 10-11 lasterketa egingo ditu. Kirolaz ez ezik, mendiarekiko daukan pasioaz berba egin dute Ttap-ekoen Lendinezekin, eta, besteak beste, kontatu die Aizkorriko Mari deitzen diotela.
- Irakurri hemen elkarrizketa